2015(e)ko irailaren 27(a), igandea

Amara Berriko hitzaldiaren laburpen eskematikoa

      Hemen luzatzen dizuet Amara Berriko eskolaren oinarrien azalpena modu eskematikoan, aurreko artikuluan aipatutako hitzaldian oinarrituriko kontzeptu mapa dela esatea garrantzitsua iruditzen zait.



Gehitu epigrafea

   
      Besterik gabe: Eguneratuzan/k

Amara Berriko sistemari buruzko hitzaldia-IKT hedabideak

      Aurreko asteartean (Irailaren 22), Amara Berri eskolatik gerturatu zitzaizkigun haien sistemen berri ematera, eta horri buruz hitz egingo zituet artikulu honetan. Esan behar da, nahiz eta sistema orokorrean zein den azaldu,  hitzaldia gehien bat haiek daukaten IKT-en sisteman zentratu egin zela. Bestalde, hitzaldia emateko arduraduna Amando izan zela argitzea, beharrezkoa dela uste dut. 

      Esan bezala, hasieran Armandok, eskolaren sistema orokorraz hitz egin zigun, eta hark esandakoaren arabera, esan dezaket, haurrek ikasgelan txokoetan (kontextuetan) antolaturik egiten dutela lan. Azalpen hau osatzeko, argitu behar dut haurrak taldetan antolatzen direla eta dagokien txokora joaten direla egun horretako egitekoa burutzera. 

      Talde hauek duten berezitasun azpimarragarriena, hurrengoa da: adin ezberdinetako umeek osaturiko taldeak direla (ziklo ezberdinetako haurrak elkarlanean aritzen direla). Adin nahasketa hau oso baliagarria da, adin handiagoa duen haur batek, gazteagoa den bati laguntzeko aukera edukiko duelako; eta horrela haien arteko elkarlanean ikasiko dutelako. 

      Egiten dituzten lanei dagokionez, esan beharra dago, guztiek helburua oso ongi zehazturik dutela, horrela haurraren ikasketa eramangarriagoa izan dadin. Baita ere, azpimarragarria da, ez dutela testu libururik erabiltzen lan egiteko, nahiz eta irakasleek ikasgai bakoitzean egin beharrekoa haurrei helarazteko aurkezpen "teorikoago" bat ematen duten.

      Amara Berriko lan egiteko modua aztertu ondoren, Amandok hedabideen berri eman zigun (telebista, prentsa irratia eta txikiweb-a). Eta esandako ideia garrantzitsuak hurrengoak dira: hedabideak haurrek hien kabuz antolatzen dituztela; hedabideen helburu nagusiak, eguneroko lanei zentzutasuna ematea (irteera bat ematea), eta IKT-en munduan sakontzea direla; hedabideak egunero daudela irekiak; eskola guztiarentzako zerbitzuak direla; eta azkenik, ikasle guztiek hartze dutela parte bertan (bikoteka eta zikloka antolatuz), eta bi hilabetean behin hedabidez aldatuz. 

      Geroago Amandok, hedabide ezberdinak modu sakonagoan aztertu zituen: 
-Egunkaria (3.zikloko ikasleak dira arduradunak): Egunero inprimatzen da ikasle bakoitzarentzako ale bat, hark egun amaieran etxera eraman dezan. Lehen esan bezala, haien txanda bada, ikasle guztiek idatz dezakete egunkarian, eta horregatik bertan biltzen den eduki mota oso zabala da: txisteak, asmakizunak, argazkiak, entrebistak, etab.

-Irratia (2.zikloko ikasleak dira arduradunak): Amara Berriko irratia auzo mailan emititzen da, hau da, Amara auzoan entzungarri egoten da. Horrez gain, Web orrian ere entzun daiteke ere.

-Telebista (3.zikloko ikasleak dira arduradunak): Amara Berriko ikasgela guztietan ikusten da, horrela guztien esku dago parte hartzea edo ikusteko aukera edukitzea. Irratiaren kasuan bezala, Web orrian ere ikusteko aukera badago. 

-Txikiweba (3. zikloko ikasleak dira arduradunak): Astean bitan eguneratzen da txikiweb-a eta mota askotako edukiak daude: plastikako lanen argazkiak, telebistan grabatutako programak, irrati lanak, eta eskolako ekintzen argazkiak besteak beste.

      Azkenik, metodologia honen bitartez lortzen denaz hitz egin genuen, eta konturatu ginen sistema honek haurrei haien kabuz lan egiten ikasteaz gain, elkarlanean aritzen ere irakasten diela.

      Aritukulu honi bukaera emateko, Amara Berri eskolaren webguneko helbidea uzatu nahiko nizueke:
http://amaraberri.org/ab/index zuek eskola honek duen metodologiaren inguruan gehiago jakin nahi izanez gero, erreztasuna eduki dezazuen.

      Besterik gabe: Eguneratuzan/k

      


2015(e)ko irailaren 26(a), larunbata

Nik badakit zaharkitzapen programatua zer den, eta zuk?


       Gaur egun, gizartea osatzen dugun guztiok jasaten ditugu errealitate bilakatu den zaharkitze programatuaren efektuak; baina hori horrela izan arren, oso jende gutxik daki zer den hau. Horregatik gustatuko litzaidake, blogean honen berri ematea. 

      Zaharkitzapen programatuaz ari garenean, produktu bati bizitza erabilgarri mugatu bat jartzeaz ari gara, hau da, ekoizleak berak bere produktua diseinatzerakoan, erabilgarritasun adina jartzen dionean. Honen eraginez, erabiltzaileak behar baino lehenago baztertu beharko du gailua berri edo hobe esanda, erabilgarria den bat erosteko. Askok pentsatuko dute, produktua erosi ordez, erabiltzaile horrek baduela konpontzeko aukera, baina ez da horrela, ekoizleak tresna "zahar" horrek behar dituen ordeko osagaiak saltzen ez dituelako (soilik modelo berrien ekoizpenean jarduten dutela esanez). Politika honen helburua, kontsumoa areagotzea da. Izan ere, zaharkitzapen progamatuak produktu berriak behar baino lehenago erostera behartzen du kontsumitzailea. 

      Bi zaharkitzapen mota aurki ditzazkegu: alde batetik funtzio-zaharkitzapena, produktu bat diseinatzen denean eta haren erabilpen-iraupena zehazten denean (gehienetan tresnaren osagai batzuk egoten dira programaturik, eta horiek tresnaren erabilgarritasuna zapuzten dute ekoizleak ezarritako epean). Zaharkitze honen adibide garbiak dira, hozkailuak, bonbilar, inprimagailuak eta garbigailuak. Eta bestetik, desio zaharkitzapena edo zaharkitze psikologikoa dago, eta produktu baten diseinu- aldaketan oinarritzen da. Kasu honetan, fabrikatzaileak diseinu berriak sortzen ditu eta publizitatearen bitartez, aurreko zaharkiturik dagoenaren ustea zabaltzen du erabiltzaileen munduan, diseinu berriko produktuen beharra senti dezaten. Bigarren zaharkitze honen adibide garbiak dira hurrengoak: mugikorrak, ordenagailuak eta arropak.

      Azkenik, zaharkitzapen programatuaren ondorio garrantzitsuenak luzatu nahi dizkizuet. Lehena eta garrantzitsuena kontsuminsmoa da, politika honek erabiltzaileen etengabeko produktu erosketa bultzatzen duelako (dituztenak ezin dituztelako erabili). Eta bigarrena kutsadura zein hondakina dira, produktu berriak ekoizterakoan kutsadura sortzen delako, eta erabilgarriak ez direnak askotan ezin direlako birziklatu.

      Nire helburua bete dut, nire zaharkitzapen programatuaren inguruko oinarrizko ezagutzak zuei helarazten, orain bakoitzaren esku dago ezagutza hori sakontzea edo ez. Espero dut benetan kazkagarria den gai honi gutxinaka denok aurre egitea. Bide horretan zuei laguntzeko, bideo interesgarri bat luzatzen dizuet: 

      Besterik gabe: Eguneratuzan/k


Zer diote adituek konpetentzia digitalari buruz?

      Konpetentzia digitalari buruz hausnarketa pertsonala egin ondoren,  bi adituren iritzia edo ikuspuntua zein den ikusteko aukera eduki dugu ikasgelan. Eta hurrengo lerroetan, haiek aipatutakoaren berri emango dizuet.

      Lehen aditua Manuel Area dugu, eta beraren ustez, konpetentzia digitala hurrengo parametro nagusiez osaturik dago: informazioa bilatzen jakitea eta hori erabiltzeko gaitasuna edukitzea; hizkuntza ezberdinekin jarduteko trebetasuna izatea; gaitasun kognitiboak aktibatzeko eta garatzeko gaitasuna edukitzea (informazio manipulatzean, ezagutza izatera pasatzeko ahalmena adibidez); eta azkenik, erabilpenean edukitzen den jarrera, demokratikoa izatea.  

      Jordi Adellek berriz, bost konpetengia digital bereizten ditu: lehena, gaitaun inforfazionala da, non erabiltzailea informazioa biltzeko,  lan egiteko, lantzeko, erabiltzeko eta argitaratzeko gai den. Bigarrenari maneiu izena ematen dio, hau da, IKT gailuak (mugikorrak, ordenagailuak, argazki-kamerak, etab.) erabiltzeko kapazitatea. Bestalde, alfabetizazio anitza aipatzen du Jodi Adellek, hain zuzen ere, bere ustez audiobisuala den gizarte honek, gizartea osatzen duten partaideak formatzeko balio beharko luke (komiken bitartez adibidez). Laugarren parametroan gaitasun kognitiboak biltzen ditu adituak, lehen aipaturiko informazioa biltzeko gaitasuna aipatzen baitu; beraz, arlo honetan kopetente izateko, manipulatutako informazioa barneratzeko eta ezagutza bihurtzeko gaitasuna eduki behar dugu. Bukatzeko, hiritartasun digitala aurkezten du, non erabiltzaileak, prest egon behar duen nahasketa mundu batean bizitzeko; hain zuzen ere errealitatea eta online mundua nahastea oso erraza delako.

      Hausnarketan egin ditudan akatsak ikusteko, nirea eta bi adituenak alderatzea, ariketa hobe ezina dela uste dut, horregatik, nahiz eta alderaketen aurkakoa naizen, horri ekingo diot hurrengo lerroetan. Orokorrean bide ona neraman, hau da, gaia ez dut inondik ere gaizki ikertu; baina zehatasun falta nabaria da, gaia oso ikuspuntu zabaletik behatu dudalako.

      Azkenik, bi adituek konpetentzia digitalaren inguruan sorturiko bideoen estekak luzatu nahiko nizkizueke:
   -Manuel Area: https://youtu.be/V_HOIsP-Ix8
   -Jordi Adell: https://youtu.be/eAL5ZkhnBkE

      Besterik gabe: Eguneratuzan/k    

2015(e)ko irailaren 22(a), asteartea

Zer da niretzako konpetentzia digitala?

       Bloga azkeneko aldiz berritu nuenean, pista bat utzi nizuen azken lerroetan, gaurkoan IKT-en erabilpenaz hitz egingo dut eta, edo hiztegi teknikoago bat erabiliz konpetentzia digitala jorratuko dudala esango nuke. Beraz, hurrengo lerroetan nire ustez arlo hau osatzen duten bi parametro naguisiak zeintzuk diren adieraziko dizuet.

      Alde batetik, edozein gaitan lor daitekeen ezagutza teknikoa dagoela uste dut, hau da, gai bat gutxinaka lantzen lortzen den jakintzaz edo erabiltzeko gaitasunaz ari naiz. IKT-en kasuan teknologia berriekin trebetasun edukitzea izango litzake, horiekin jarduteko eta gauzak egiteko gaitasuna edukitzea (mugikorrak, argazki-kamerak, ordenagailuak, etab. erabiltzeko gai izatea eta haie etekina ateratzea).

      Bestetik, trebetasun kognitiboagoak aktibatzeko gaitasuna dagoela uste dut, non alderdi teknikoak alde batera uzten diren, eta hausnarketa sakon baten ondoren lor daitezkeen gaitasunak aktibatzen hasten diren. Gaitasun hauek, teknologia hauei ematen zaien erabilpenean oinarritzen dira, eta alderdi honetan kopetentea den erabiltzaile batek, erabilpen demokratikoa egiten du; modu arduratsu batean, besteengan sor dezakeen eraginean pentsatuz.

      Besterik gabe: Eguneratuzan/k

2015(e)ko irailaren 19(a), larunbata

Teknologia berriengandik gehiegizko eragina jasotzen al dugu?

      Aurreko artikuluan esaten nuen bezela, teknologia berriek aldaketa handia eragin dutela nabaritu dut , eta aldaketa hau orokorra izan dela esan dezaket, gizartea osatzen duten guztiek jasan bait dute honen eragina. Aldatze honen inguruan eztabaida ugari sortu dira, horregatik gaurkoan nire iritzia emango dizuet: hain zuzen ere, teknologia berrien erabilpena bermatzen duen horietako bat nauzue, nahiz eta honi hainbat gauza gehitu behar dizkiodan.

      Gehitu beharreko lehen gauza, IKT-en erabilpen egokian sinisten duenetarikoa naizela da; hau da, teknologien erabilpen arduratsu eta demokratiko baten aldekoa naizela. Esaldi honekin jarraituz, esan behar dut, bereziki teknologia berrien masibitateak edo hauekiko gehiegizko dependentziak arduratzen nauela; puntu horretara iristean oinarrizko ohitura garrantzitsu asko galdu egiten direlako.

      Aurreko paragrafoaren azken lerroetan adierazitako ideia nire bizipenekin alderatzen dudanean, puntu edo muga horretatik oso gertu nagoela edo gaudela konturatzen naiz. Bestalde, esperientzia pertsonalak alde batera uzten baditut eta mugak zabaltzen saiatzen banaiz, egoera uste dudana baino larriagoa dela konturatzen naiz, gizarteak orokorrean aipatzen nituen ohitura horietako asko galdu dituelako, lehen existitzen zen afektibitate edo gertutasun maila ia desagertaraziz.



  
      Bideoaren inguruan esan beharreko lehen gauza, lehenaldiko eta orainaldiko argazkietan azaltzen diren aldaketak loturik daudela da, hau da, ordenean eta loturik. Bost dira jorratu ditudan gai ezberdinak eta hurrengo lerroetan azalduko dizkizuet zergatiak. Lehena da niretzako garrantzitsuena, nire esperientzia pertsonalean edo bizipenetan oinarriturik dagoelako, lehen lagunekin elkartzeko etxeetako txirrinak erabiltzen genituelako eta orain berriz mugikorren edo beste edozein gailu elektronikoren menpe gaudelako. Badakit azkeneko hauek kasu eta zentzu honetan erosotasuna ematen dutela, baina aldi berean haiekiko menpekotasuna hareagotzen doaz. Honen frogapen garbia hurrengoa izango litzake: imagina ezazu ez duzula inolako gailu teknologikorik, zer egingo zenuke? Etxeetako txirrina jotzea erabakiko zenuke edo etxean geratuko zinake? Norbaitek txirrina jotzea erabakiko balu, arraro sentituko litzake, inoiz edo urte askotan zehar ez diolako gailu "zaharkitu" horri erabilpen hori eman, eta horra hor menpekotasunaren edo gehiegizko erosotasunaren frogapena. 

      Bestalde, bigarren eta laugarren argazkietako aldaketak azaltzeko haien arteko elkarketa bat egingo dut, bai familien eremuan eta bai lagunarteko testuinguruan berdina gerta daitekeelako edo iada gertatzen delako; non teknologia berrien gehiegizko erabilpenak (arduratsua ez den jarduteko erak), pertsonen arteko gertutasuna desagertarazten duen, komunikazioa bezelako elementu garrantzitsu bate tokia kenduz. 

      Albi berean, antzeko zerbait gertatzen da jokoekin eta erabiltzen diren entretenigarriekin, behaketa azkar bat eginaz, bi arloetako berrikuntzek ekarri dituzten gailuek banakako jarduerak bultzatzen dituztelako gehien bat, lehen aipatutako gertuagoko edo afektiboagoak diren harreman horiek gutxinaka baztertuz.

      Azkenik, honekin adierazi nahi dudana da, teknologia  berrien erabilerak hegoak emango dizkigula baina kontuz ibili beharko dugula altuegi iristen bagara eguzkiak erreko gaituelako, hau da, IKT-en erabilpen konpetentearekin eta oreka mantentzearekin gauza on ugari lortuko ditugula.

      Besterik gabe: Eguneratuzan/k

2015(e)ko irailaren 14(a), astelehena

IKT-ak Alejandroren eskutik

      Jakina da, gaur egungo gizartearen oinarrietako bat IKT-ek osatzen dutela, inolako arazorik gabe gure eguneroko edozein jardueratan aurki ditzakegulako. Eta horri buruz hitz egingo dizuet gaurkoan, hau da, nik orain arte teknologiarekin izandako harremanari buruz, bai eskolan, bai nire eguneroko bizitzan.

      Nire bizitzan atzera egiten dudan bakoitzean, gutxi gorabehera zazpi urteko bidaia eginda, nire bizitzak aldaketa garrantzitsu bat jasan zuela konturatzen naiz, eta aldaketa handia izan zela nabaritzen dut, aspaldi neuzkan ohitura asko desagertu edo aldatu egin direlako. Nahiz eta badakidan teknologia berrien agerpenak gauza onuragarri orokor ugari ekarri dituela, nire esperientzia pertsonalean zentratzen naizenean, hain onak ez diren beste hainbat alderdi bultzatu dituela konturatzen naiz. 

      Azken paragrafoaren bukaeran bildutako ideiarekin jarraituz, esan behar dut, IKT-ak zabaltzen hasi zirenetik leku handia lortu dutela nire eguneroko bizitzan (eskola bertan barnebilduz), gaur egun huekiko dudan dependentzia edo hauekiko dudan gertutasuna gehiegizkoa bilakatu den arte. Horren adibide garbia da, garai bateko harreman edo pertsonen arteko interakzio fisikoen desagerpena, eta egungo erlazio birtualen agerpena.

      Lehen esan bezala, aldaketa guztiek alde negatiboez gain positiboa ere badute, eta IKT-en agerpenak gauza ugari egiteko gaitasuna eman didate, batez ere eskolan ikasitakoagatik: pertsona askorekin modu eroso batean kontaktuan jartzeko aukera; informazio edo datu bilketa zein trukatze azkar eta aberats bat egiteko aukera; programa ezberdinak erabiliz presentazio dinamikoak sortzeko aukera; irudiak edo musika biltzeko aukera; etab.

       Beraz, azkeneko bi paragrafoetako ideiak batuz, esan behar dut irakasle naizenerako, IKT-en aspektu teknikoek ez didatela beldurrik ematen, baina teknologia berri horietatik zein nigandik ikasleek jasoko duten mezuak aldiz bai; nire ustez egungo irakasleen erronka zailena ez delako erabilpen trebetasun maila altua lortzea (gazte gehienak arlo honetan trebeak direlako), egiten den erabilpen horren egokitasuna edo neurritasuna helaraztea baizik, teknologietan oinarritutako garapen prozesu hobea zein IKT formakuntza orekatua horrela lortzen delako.

Eguneratuzan/k-ek zer eskainiko dizu?

      Badakizuenez, Donostiako Irakasle Eskolan ikasten dut L.H-ko gradua, eta IKT ikasgaian blogg hau irekitzeko ideia bikaina proposatu digute aurten, beraz, ikasgaiarekin eta orokorrean hekuntzarekin zerikusia duten gauzak ekarriko dizkizuet hona. Honek ez du esan nahi noizean behin ardatz horiek baztertuko ez ditugunik, askotan gauza berritzaileak ekartzeko asmoa dudalako. Besterik gabe, laster arte!

2015(e)ko irailaren 8(a), asteartea

Eguneratuzan/k-ek bere bidea hasten du!

Kaixo guztioi!
     Ziur nago gaurko eguna, Irailaren 8a, bai niretzat eta bai zuentzat gogoratzekoa izango dela, blogg honen sorrerarekin batera gure bideak elkartu egiten direlako. 
     Alde batetik eta "txoko" honen aurkezpena egite aldera, esan behar dut modu aktibo batean arlo askotako berriak (bitxikeriak, egunoeroko berriak, kirol albisteak, ...) ekarriko dituen blogga izango dela.           
     Bestetik, lehen mezu honetan nire burua aurkeztea beharrezkoa dela uste dut, eta horregatik hitz batean esango dizuet  Alejandro Edurza nauzuela, 18 urte ditudala, Donostiarra naizela eta bertako Magisteritza eskolan ikasten dudala. 
     Azkenik, garbi utzi nahi dut, mezu hau aurkezpen xume bat besterik ez dela eta gogorarazi hemendik gutxira berriz ikusiko dugula elkar blogg-aren edo nire xeetasunak ezagutzeko; eta noski gure "txoko" hau gutxinaka pil-pilean jartzeko.