2015(e)ko irailaren 22(a), asteartea

Zer da niretzako konpetentzia digitala?

       Bloga azkeneko aldiz berritu nuenean, pista bat utzi nizuen azken lerroetan, gaurkoan IKT-en erabilpenaz hitz egingo dut eta, edo hiztegi teknikoago bat erabiliz konpetentzia digitala jorratuko dudala esango nuke. Beraz, hurrengo lerroetan nire ustez arlo hau osatzen duten bi parametro naguisiak zeintzuk diren adieraziko dizuet.

      Alde batetik, edozein gaitan lor daitekeen ezagutza teknikoa dagoela uste dut, hau da, gai bat gutxinaka lantzen lortzen den jakintzaz edo erabiltzeko gaitasunaz ari naiz. IKT-en kasuan teknologia berriekin trebetasun edukitzea izango litzake, horiekin jarduteko eta gauzak egiteko gaitasuna edukitzea (mugikorrak, argazki-kamerak, ordenagailuak, etab. erabiltzeko gai izatea eta haie etekina ateratzea).

      Bestetik, trebetasun kognitiboagoak aktibatzeko gaitasuna dagoela uste dut, non alderdi teknikoak alde batera uzten diren, eta hausnarketa sakon baten ondoren lor daitezkeen gaitasunak aktibatzen hasten diren. Gaitasun hauek, teknologia hauei ematen zaien erabilpenean oinarritzen dira, eta alderdi honetan kopetentea den erabiltzaile batek, erabilpen demokratikoa egiten du; modu arduratsu batean, besteengan sor dezakeen eraginean pentsatuz.

      Besterik gabe: Eguneratuzan/k

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina