2015(e)ko irailaren 26(a), larunbata

Nik badakit zaharkitzapen programatua zer den, eta zuk?


       Gaur egun, gizartea osatzen dugun guztiok jasaten ditugu errealitate bilakatu den zaharkitze programatuaren efektuak; baina hori horrela izan arren, oso jende gutxik daki zer den hau. Horregatik gustatuko litzaidake, blogean honen berri ematea. 

      Zaharkitzapen programatuaz ari garenean, produktu bati bizitza erabilgarri mugatu bat jartzeaz ari gara, hau da, ekoizleak berak bere produktua diseinatzerakoan, erabilgarritasun adina jartzen dionean. Honen eraginez, erabiltzaileak behar baino lehenago baztertu beharko du gailua berri edo hobe esanda, erabilgarria den bat erosteko. Askok pentsatuko dute, produktua erosi ordez, erabiltzaile horrek baduela konpontzeko aukera, baina ez da horrela, ekoizleak tresna "zahar" horrek behar dituen ordeko osagaiak saltzen ez dituelako (soilik modelo berrien ekoizpenean jarduten dutela esanez). Politika honen helburua, kontsumoa areagotzea da. Izan ere, zaharkitzapen progamatuak produktu berriak behar baino lehenago erostera behartzen du kontsumitzailea. 

      Bi zaharkitzapen mota aurki ditzazkegu: alde batetik funtzio-zaharkitzapena, produktu bat diseinatzen denean eta haren erabilpen-iraupena zehazten denean (gehienetan tresnaren osagai batzuk egoten dira programaturik, eta horiek tresnaren erabilgarritasuna zapuzten dute ekoizleak ezarritako epean). Zaharkitze honen adibide garbiak dira, hozkailuak, bonbilar, inprimagailuak eta garbigailuak. Eta bestetik, desio zaharkitzapena edo zaharkitze psikologikoa dago, eta produktu baten diseinu- aldaketan oinarritzen da. Kasu honetan, fabrikatzaileak diseinu berriak sortzen ditu eta publizitatearen bitartez, aurreko zaharkiturik dagoenaren ustea zabaltzen du erabiltzaileen munduan, diseinu berriko produktuen beharra senti dezaten. Bigarren zaharkitze honen adibide garbiak dira hurrengoak: mugikorrak, ordenagailuak eta arropak.

      Azkenik, zaharkitzapen programatuaren ondorio garrantzitsuenak luzatu nahi dizkizuet. Lehena eta garrantzitsuena kontsuminsmoa da, politika honek erabiltzaileen etengabeko produktu erosketa bultzatzen duelako (dituztenak ezin dituztelako erabili). Eta bigarrena kutsadura zein hondakina dira, produktu berriak ekoizterakoan kutsadura sortzen delako, eta erabilgarriak ez direnak askotan ezin direlako birziklatu.

      Nire helburua bete dut, nire zaharkitzapen programatuaren inguruko oinarrizko ezagutzak zuei helarazten, orain bakoitzaren esku dago ezagutza hori sakontzea edo ez. Espero dut benetan kazkagarria den gai honi gutxinaka denok aurre egitea. Bide horretan zuei laguntzeko, bideo interesgarri bat luzatzen dizuet: 

      Besterik gabe: Eguneratuzan/k


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina