2015(e)ko irailaren 27(a), igandea

Amara Berriko sistemari buruzko hitzaldia-IKT hedabideak

      Aurreko asteartean (Irailaren 22), Amara Berri eskolatik gerturatu zitzaizkigun haien sistemen berri ematera, eta horri buruz hitz egingo zituet artikulu honetan. Esan behar da, nahiz eta sistema orokorrean zein den azaldu,  hitzaldia gehien bat haiek daukaten IKT-en sisteman zentratu egin zela. Bestalde, hitzaldia emateko arduraduna Amando izan zela argitzea, beharrezkoa dela uste dut. 

      Esan bezala, hasieran Armandok, eskolaren sistema orokorraz hitz egin zigun, eta hark esandakoaren arabera, esan dezaket, haurrek ikasgelan txokoetan (kontextuetan) antolaturik egiten dutela lan. Azalpen hau osatzeko, argitu behar dut haurrak taldetan antolatzen direla eta dagokien txokora joaten direla egun horretako egitekoa burutzera. 

      Talde hauek duten berezitasun azpimarragarriena, hurrengoa da: adin ezberdinetako umeek osaturiko taldeak direla (ziklo ezberdinetako haurrak elkarlanean aritzen direla). Adin nahasketa hau oso baliagarria da, adin handiagoa duen haur batek, gazteagoa den bati laguntzeko aukera edukiko duelako; eta horrela haien arteko elkarlanean ikasiko dutelako. 

      Egiten dituzten lanei dagokionez, esan beharra dago, guztiek helburua oso ongi zehazturik dutela, horrela haurraren ikasketa eramangarriagoa izan dadin. Baita ere, azpimarragarria da, ez dutela testu libururik erabiltzen lan egiteko, nahiz eta irakasleek ikasgai bakoitzean egin beharrekoa haurrei helarazteko aurkezpen "teorikoago" bat ematen duten.

      Amara Berriko lan egiteko modua aztertu ondoren, Amandok hedabideen berri eman zigun (telebista, prentsa irratia eta txikiweb-a). Eta esandako ideia garrantzitsuak hurrengoak dira: hedabideak haurrek hien kabuz antolatzen dituztela; hedabideen helburu nagusiak, eguneroko lanei zentzutasuna ematea (irteera bat ematea), eta IKT-en munduan sakontzea direla; hedabideak egunero daudela irekiak; eskola guztiarentzako zerbitzuak direla; eta azkenik, ikasle guztiek hartze dutela parte bertan (bikoteka eta zikloka antolatuz), eta bi hilabetean behin hedabidez aldatuz. 

      Geroago Amandok, hedabide ezberdinak modu sakonagoan aztertu zituen: 
-Egunkaria (3.zikloko ikasleak dira arduradunak): Egunero inprimatzen da ikasle bakoitzarentzako ale bat, hark egun amaieran etxera eraman dezan. Lehen esan bezala, haien txanda bada, ikasle guztiek idatz dezakete egunkarian, eta horregatik bertan biltzen den eduki mota oso zabala da: txisteak, asmakizunak, argazkiak, entrebistak, etab.

-Irratia (2.zikloko ikasleak dira arduradunak): Amara Berriko irratia auzo mailan emititzen da, hau da, Amara auzoan entzungarri egoten da. Horrez gain, Web orrian ere entzun daiteke ere.

-Telebista (3.zikloko ikasleak dira arduradunak): Amara Berriko ikasgela guztietan ikusten da, horrela guztien esku dago parte hartzea edo ikusteko aukera edukitzea. Irratiaren kasuan bezala, Web orrian ere ikusteko aukera badago. 

-Txikiweba (3. zikloko ikasleak dira arduradunak): Astean bitan eguneratzen da txikiweb-a eta mota askotako edukiak daude: plastikako lanen argazkiak, telebistan grabatutako programak, irrati lanak, eta eskolako ekintzen argazkiak besteak beste.

      Azkenik, metodologia honen bitartez lortzen denaz hitz egin genuen, eta konturatu ginen sistema honek haurrei haien kabuz lan egiten ikasteaz gain, elkarlanean aritzen ere irakasten diela.

      Aritukulu honi bukaera emateko, Amara Berri eskolaren webguneko helbidea uzatu nahiko nizueke:
http://amaraberri.org/ab/index zuek eskola honek duen metodologiaren inguruan gehiago jakin nahi izanez gero, erreztasuna eduki dezazuen.

      Besterik gabe: Eguneratuzan/k

      


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina