Gaurkoan Big Bang Data izeneko lana burutuko dut, bertan nire egunerokoan IKTak erabili gabe egiten ditudan jarduerak bildu behar ditut hamar argazkitan. Honek esan nahi duena da, , nire hobbyak eta ohiturak agerian utziko ditudala, beraz erne ibili.
Lehen argazkia iada aukeratuta daukat, eskubaloia., kirolen artean gustukoenetariko dut eta horregatik askotan gerturatzen naiz Egiako polikiroldegira jolasten diren partiduak ikustera:
Bigarrenean, ia egunero egiten dudan jarduera baten berri ematen dizuet. Nahiz eta duela gutxiko zaletasuna den, igeri egitea oso gustuko dut, eta horregatik beti saiatzen naiz tarte bat bilatzen kirol hau egiteko.
Beste zaletasunetako bat, noizean behin, lagunekin mendira txango bat antolatzea da, eta horregatik aukeratu dut argazki hau.
Marrazten oso trebea ez naizen arren, oso momentu onak pasatzen ditut marrazten eta Arte ikasgaian eskatzen dizkiguten lan askok IKT-ekin harreman zuzenik ez dutenez, argazki hau aukeratu dut.
Niretzako bazkalosteko kafea eguneko momentu kuttunenetarikoa da. Gai ezberdinen inguruan pentsatzeko, lasai egoteko, hitz batean arnasteko hartzen dudan unea da.
Zorte ona badaukat, kafea hartu ondoren, siesta botatzeko aukera izaten dut. Nahiz eta hori gutxitan gertatzen den, betidanik gustatu izan zait kuluxka bat botatzea eguerdian.
Gauza ezberdinen inguruan asko pentsatzen duen pertsona naiz, ondo ezagutzen nautenek, arazoei garrantzi handiegia ematen dietela esaten didate; eta orokorrean gutxiago pentsatu beharko nukeela esaten dute. Azkenaldian, egia dela nabaritu dut, eta horregatik momentu horietan hiru hondartzetatik paseatzera joaten naiz askotan, horregatik aukeratu dut hurrengo argazkia:
Duela gutxiko gauza den arren, boluntariotza lanak egitea gustuko dut, eta horregatik aukeratzen dut argazki hau. Saloura joan ginen Aspaceko lagunekin haien oporrak erraztera eta bizipen bikaina izan zen.
Oheratu baino lehen, irakurtzea gustuko dut, orokorrean, loak hartzen nauen bitartean irakurtzeko liburu bat edukitzen dut mesanotxean.
Azkeneko argazkian, nire zaletasunetako bat luzatu nahiko nizueke, eta bai hala da, asko gustatzen zait sukaldatzea. Zaletasun honi eskaintzen dizkiodan momentuak oso garrantzitsuak dira niretzat, sukaldean nagoenean lasai eta kezkarik gabe egoten naizelako; hau da, sukaldaritzaz gozatuz.
Besterik gabe: Eguneratuzan/k
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina