2015(e)ko urriaren 18(a), igandea

Zein da nire posizionamendua sare pribatutasunaren inguruan?/ Saio teorikoa

      Aurreko artikuluan emandako datu guztiak kontuan edukita, gai honen inguruan nire posizionamendua zein den helaraziko dizuet artikulu honetan. Esan behar dudan lehenengo gauza, sarean daukadan nire pribatutasunaren inguruan betidanik hausnarketa sakonak egin ditudala, eta askotan saiatu naizela hori mantentzen; nahiz eta gutxitan lortu dudan anonimatoa mantentzea. Agian hori nire izaeragatik izan daiteke, baina nabaritzen dut inguruko pertsona gehienek haien sare pribatutasunari ia ez dietela garrantzirik ematen, zelatatzaile horiek existituko ez balira bezala. 

      Baina nire ikuspuntuan zentratuz, esan behar dut kezkagarria den gaia dela iruditzen zaidala, bai eta aurre egin behar zaion errealitate bat ere. Horregatik, esan bezala sarean ezizenak edo izan faltsuak erabiltzen saiatu naiz, nahiz eta egiazko daturen bat sartzera behartzen zaituzten (sare sozialetako profilak sortzerako garaian adibidez); horregatik, aurre egitea hain erraza ez dela ikusten dut. Zailtasun hori da gehien kezkatzen nauena, hor ikusten baitdut benetan norbaitek edo zerbaitek jarraitzen nauela eta zerbaitetarako. Bertatik habiatuta, hurrengo galderak sortzen zaizkit: egiazko datuak lortzeko hainbesteko beharra dute? Zergatik? eta garrantzitsuena zertarako? Nire datuak edozein gauza egiteko erabil ditzakete? Edo noizbait nire aurka jarriko dituzte nire inguruan dituzten datu guztiak?


      Ondorioz, esan dezaket, sarean pribatutasunaren gaiarekin erne ibiltzen den erabiltzaile horietakoa naizela, eta zelatatzaile horiek modu ezberdinetan saihesten dituen horietakoa.

      Besterik gabe: Eguneratuzan/k
     

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina