Izenburuak esaten duen bezala, artikulu honetan, "La web 2.0 en escena" irakurgaiaren laburpena egingo dut. Zehatzagoa izateko, esan behar dut, testua zatitan banatu genuela eta talde bakoitzak horietako bat landu behar zuela; ondoren klasean irakurritakoaren ideia garrantzitsuenak amankomunean jartzeko. Eta horretan oinarrituko da artikulu hau.
Sarreran, web 2.0 orriaren sorrera eta honek ekarri zuen berrikuntzak aipatu genituen. Bigarren ideia hori garatzea garrantzitsua iruditu zitzaigun, plataforma honek gauza berri ugari ekarri zituelako,: erabiltzaileen artean interakzionatzeko (lan egin, komunikatu, etab.) aukera edukitzea, eta erabiltzaile bakoitzak gauzak sortzeko aukera edukitzea besteak beste. Atal honetan sortu ziren ideia guztiak bilduz, esan daiteke, web 2.0-ak 1.0-ak duena bildu eta hainbat gauza gehitu zizkiola eta erabiltzaileentzako zerbitzu bilakatu zela; software libre bezala, hau da, dohanik eta guztiontzat eskuragarri.
Lehen esan bezala 2.0 historiaz hitz egin genuen baina, jarraia garrantzi handiagoa eman genion WEBaren ezaugarriak aipagarrienak zeintzuk ziren zehazteari:
Horren ondoren, ezaugarri horiek dituzten hainbat osagarri ipatu genituen:
Lehen esan bezala 2.0 historiaz hitz egin genuen baina, jarraia garrantzi handiagoa eman genion WEBaren ezaugarriak aipagarrienak zeintzuk ziren zehazteari:
- Ez del unidirekzionala
- Zerbitzu ezberdinak eskaintzen ditu
- Erabiltzailea da protagonista
- Erabiltzaile ezberdinek elkarrekin lan egiteko aukera (elkarlana)
Horren ondoren, ezaugarri horiek dituzten hainbat osagarri ipatu genituen:
- RSS zerbitzuak: Hauek, informazioa gure ordez bilatzen dute, hau da, RSS zerbitzuak guk nahi dugun informazioa bilatzen du guri lanak errazteko (Adib.: egunkariaren kultura arloa aurkitu nahi badugu).
- Web 2.0-aren bitartez, erabiltzaileak sortzaile bihurtzen gara
- Sarean parte hartzeko bide ezberdinak daude: alde batetik, zeharka (zerbait gustatzen zaizunean eta gustuko duzula adierazten duzunean). Bestetik, modu kontzientean. Eta azkenik, modu oso kontzientean, non helburua beste pertsonen onurarako kolaborazioa egitea den
- Web2.0, 1.0-tik bereizten da, ezaugarri guzti horiek dinamikotasuna ematen diolako (1.0-a estetikoagoa da)
Ezaugarrien gaia alde batera utzi genuen eta Web 2.0-aren funtzionamenduaren gaiari heldu genion. Eta funtzionamendurako ezinbestekoak diren hainbat elementu aipatu genituen: bilaketak, estekak, egiletasuna (erlatibotasun baten barnean, denon esku dagoela), etiketa (hitz klabeak erabiliz sortzen den sistema antolatzailea), luzapenak (guk sorturiko "playlist-ak", eta abisuak besteak beste.
Iada Web 2.0-aren alderdi garrantzitsuenak geneuzkan, eta testuaren laguntzaz, elkarrizketa Web 3.0-aren aldera bideratu genuen. Eta oraindik proiektu den honen helburua, erabiltzaileak lortu nahi duena modu erosoago batean betetzeko, gizakiaren ezaugarri gehiago edukitzea dela aipatu zen (2.0-aren arazo garrantzitsuenetariko bati irtenbidea emanez: informazio bilaketa ugari horiek testuinguruan ezin jartzea). Honekin ondoriozta daiteke, azken jomuga, bilaketa askoz efektiboagoak lortzea dela; eta horretarako filtrazioa garrantzia emanez. Honen adibide garbia, Google+ dugula esatea garrantzitsua dela uste dut, irakasleak hori esan zuenean arriturik geratu nintzelako.

Bukatzeko, Web 2.0 plataformari orokorrean egiten zaion kritikaz hitz egin genuen. Alde batetik, erabiltzaile guztiek sortzeko aukera edukitzeak edukiaren kalitatea jaitsiko lukeela esaten delako. Eta bestetik, guztien parte hartze horrek sortzen duen gehiegizko informazio pilaketara bultzatzen gaituela; horien artean zein diskriminatzeko erraztasunak murriztu egiten direlako.
Artikulu honi bukaera emateko, Web 2.0-ai "seguna burbuja" esaten zaiola aipatu nahiko nuke, modan dagoelako baina ez delako hain baliagarria.
Besterik gabe: Eguneratuzan/k
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina