Azkeneko IKTko saioan, arlo honen barruan oso garrantzitsua den baina, aldi berean oso gutxi lantzen den gai baten inguruan hitz egiten ibili ginen. Eta irakasleak egin zuen sarreran esaten zuen bezala, pertsona gehienak beti egoten dira bigilatuak, beraz horiek zelatatzen dituzten zelatatzaileak (behatzaileak) ere egongo dira. Testuingurua modu hobean ulertu ahal izateko, gaian aditu batek eginiko analogia luzatu zigun: honetan egoera hau kartzelaren funtzionamenduarekin alderatzen zuen, non batzuk behatzaileak edo zelatatzaileak ziren eta beste batzuk zelatatuak edo behatuak.
Sarrera egin ondoren, hurrengo bideoa ikusi genuen, non Marta Peiranok kontzeptu edo agian hobe esango nuke errealitate esanez, honen inguruan berri ematen digun:
Bideo honetan Malte Spitz-en jarraipena aztertzen da zehazki, honela, adituak kontzeptuaz hitz egiteaz gain, zalatatzaile hauen aurkako eta anonimotasunaren aldeko mugimendu bat bultzatzen du.
Nahiz eta sarrera eta bideoaren ondoren oraindik ideia orokorra geneukan eskuartean, gutxi gorabehera bagenekian nondik joango zen saioa, eta besterik gabe zelatatzaile batzuen bila jarri ginen, eta gure taldean hurrengoak atera genituen: facebook-a, egela, google-a, bloggerra, whatsapp-a, bankuak eta twitterra.
Ondoren, amankomunean jarri genituen eta hiru parametro garrantzitsuz (zein den zelatatzailea, nola zelatatzen duen eta honi erresistentzia egiteko modua) osaturiko taula bat sortu genuen:
- Egela/ Ikasleok egiten dugun nabigazioa erabat kontrolaturik dago/ Pertsonen artean irakurgaiak trukatzea edo beti irekita edukitzea
- Mugikorreko GPS-a/ Erabiltzailearen posizionamenduaren kontrolarengatik/ Lokalizazioaren aukera kentzea
- Google/ Datu-pertsonal guztien kontrola/ Datu horiek asmatzea (identitate faltsu bat sortzea)
- Banketxeak/ Datu ezberdinen kontrola (datu pertsonalak eta oline egiten diren erosketen diru mugimenduen kontrola besteak beste)/ Ahalik eta mugimendu gutxien egin sarearen bitartez
- Facebook/ Datu pertsonalak (argazkiak bertan barnebilduz) eta konexioaren kontrola/ Argazkietan etiketak ez jartzea eta datuak asmatzea
- WhatsApp/ Azken konexioaren kontrolaren bitartez/Tik-en aukera kentzea, ordua kentzea, eta profileko informazioa batzuek bakarrik jartzeko aukera edukitzea
- Zerbitzuetako kamerak/ Gure mugimenduak grabatzen dituzte/ ...
- Webcam-ak/ Horietara sartzeko aukera dago/ Pegatina edo paper baten bitartez estaliz
- Konpainia telefonikoak/ Lokalizazioaren eta erabileraren berri dutelako/ "Modo avión" jarri
Azkenik, beste bideo bat ikusi genuen "Las redes y los datos: una prespectiva crítica" izenekoa. Non hurrengo ideia nagusiak interneten edo sarean kontu pertsonalak sortzerakoan egin beharko genukeen hausnarketaren inguruan hitz egiten digun: Ni al naiz benetan baliabide honen jabea, eta ni ez banaiz, nor da?; Zer egiten da nik kontua sortzeko ematen dudan informazio guzti hori?; Eta besteak beste, zertarako behar dituzte hainbeste datu? Horretaz gain, pribatutasuna mantentzearen garrantziaz hitz eta hori lortzeko zailtasunaz hitz egiten digu adituak. Hori azaltzeko, batez ere sare sozialetan oinarritzen da, eta horietan kontu bat sortu baina lehen aurreko datu horietan oinarritutako hausnarketa bat egin behar dela azaltzen digu. Azkenik, hezitzaile bezala, haurrei gai hau proposatu behar zaiela esaten du, haiek hausnarketa horrekin lehen kontaktua eduki dezaten ahalik eta azkarren.
Besterik gabe: Eguneratuzan/k
Besterik gabe: Eguneratuzan/k
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina