2015(e)ko abenduaren 19(a), larunbata

IRUDIAK PARTEKATUZ IV: Praktikari bukaera ematen / "NONAME TALDEA"

      Kaixo guztioi berriz ere, gaurkoan irudiak partekatuz gaiari bukaera emango diogu eta horretarako modu ezin hobea iruditzen zait, guk momentuan ateratako eta erabilitako irudia zuekin partekatzea.


Gelako argazkia

      Besterik gabe: Eguneratuzan/k

IRUDIAK PARTEKATUZ III: Flickr erabilera gida

      Kaixo berriz ere irakurle guztioi. Oraingoan, Flickerren erabiltzailea sortu eta argazkiak igotzeko argazki gida-album bat sortu dugula esan nahi dizuet. Talde bezala lantzen ari garen gaia interesgarria iruditzen bazaizue, eta horren inguruan egin dugun blogger-bidea jarraitu baduzue, hemen duzue sarreraren linka:
http://arratecarro.blogspot.com.es/2015/11/flickrre-erabiltzailea-sortu-eta.html

      Besterik gabe: Eguneratuzan/k

2015(e)ko azaroaren 19(a), osteguna

IRUDIAK PARTEKATUZ II: Gelako Praktika/ "NONAME TALDEA"

      Kaixo guztioi berriz ere, Badakizuenez, Irudiak Partekatzea gaia aukeratu dugu IKTko ikasgaian jardueratxo bat prestatzeko. Aurrekoan gaiaren inguruko alderdi teorikoak luzatu genizkizuen, oraingoan berriz, praktikaren nondik norakoak (gidoia).


      Besterik gabe: Eguneratuzan/k

IRUDIAK PARTEKATUZ I: Hurbilketa teorikoaren 4.zatia / "NONAME TALDEA"

      Hemen gaude berriz ere, gaurkoan Irudiak partekatzearen gaia jorratuko dut, baina ez bakarka, taldean baizik. Gaiaren inguruan informazio baliagarria ematen duen testua zatitu dugu partaide guztien artean eta bakoitzak bere blogera igo du. Hona hemen nire zatia eta haien linkak.
 
      Nire lankideen lana jarraituz, irudiak partekatzeko beste hainbat tresna aurkeztuko dizkizuet:
  • IMAGESHACK: Imageshack aplikazioak hainbat doako aukera ematen dizkigu baina bi dira garrantzitsuenak: lehena, ez dela beharrezkoa aldez aurretik erregistratzea. Eta bigarrena, irudiak gordetzeko oso baliabide ona eta erraza dela. Azkenik honen linka luzatzen dizuet: http://imageshack.us/
  • INPERNITY: Irudiak ostatatzea ahalbidetzeaz gain, blogak, dokumentuak, bideoak eta audio-artxiboak ostatatzeko doako aukera ere ematen du. Tresna honek ere baditu aipatu beharreko hainbat muga, hain zuzen ere, hilean gehienez 200 MB kargatu daitezkelako soilik eta kargaldi bakoitzean 90 MB. Bestalde, pribazitateari dagokionez, esan behar dut erabiltzaileak posta-kontu baten bitartes edo OpenID zerbitzariren baten bitartez identifikatu behar duela. Bertaratu nahiko bazenute hau da linka: http://www.ipernity.com/  
  • PIX.IE: Bi dira ezaugarri aipagarrienak: lehena, hilean gehienez 500 MG eta urtean 6GB doan partekatzeko aukera. Bigarrena, irudiak senitarteko eta lagunekin partekatzeko aukera ematea. Azpimarrtu beharreko beste alderdietako bat, zerbitzu horiek doan eskaintzen dituela. Azkenik, argazkiak tamaina ezberdinetan ikus daitezkeela aipatu nahiko nuke. Interegarria iruditu bazaizue, URL-a hau da: http://pix.ie/
      Testuaren zati guztiak hurrengo linketan aurkituko dituzue:
  1. ....: iKate :....: Irudiak webean gordez eta partekatuz: Azken saio praktikoan gure taldeak irudien inguruan jardungo zuela adostu genuen, azaroan, prakticumetik bueltan, ikasgelan jardueratxo bat...
  2. Brownies : IRUDIAK PARTEKATZEA (INFORMAZIOA): Nire taldekideek irudiak partekatzearen inguruko esanahia  erabilpena  ....: iKate :....: Irudiak webean gordez eta partekatuz : Azken ...
  3. Mabale: IRUDIAK PARTEKATZEA: Nire taldekideek irudiak partekatzearen inguruko esanahia ( ....: iKate :....: Irudiak webean gordez eta partekatuz ) , erabilpena eta ikas...
  4. (Nire zatia)
  5. IKT G.O.1: IRUDIAK PARTEKATU (INFORMAZIOA):       Dumpt: 1 GBko gordetzeko tokia eskaintzen du. Irudiak zip formatuan (trinkotuak) edo paneletik aldiro 10 irudi kargatzeko auker...

      Besterik gabe: Eguneratuzan/k

2015(e)ko urriaren 18(a), igandea

Sare pribatutasunaren posizionamendua irakasle ikuspuntutik (hezkuntza arloan)/ Saio teorikoa

      Gaia aurkeztu eta nire ikuspuntua eman ondoren, irakasle bezala honen aurrean zein jarrera hartuko nukeen azalduko dut. Esan beharreko lehena da, ikasleekin jorratu beharreko gaia dela uste dudala eta inolako dudarik gabe jorratuko nukeela. Baita ere hauekin lantzeko garrantzi handia dela uste dut, gazteak direlako errealitate bilakatu den honen eragin gehien jasotzen dutela, haiek IKT-en eragina jaiotzatik jasotzen dutelako eta haiekin kontaktu zuzena dutelako (sare sozialen, gailu berrien bitartez, jokoen bitartez, baliabide anitz gehiago dauzkatelako, etab.).

      Azkeneko bi ideiak batuz, hurrengoa ondoriozta dezaket: irakasle bezala IKT-ko gaien inguruan, nire erronka nagusia ez dela gauza teknikoak irakastea, erabilpen ona egiten irakastea baizik. Eta erabilpen on honen barruan egon beharko litzake sarean daukagun pribatutasunarekiko kritikoak izatea eta jarrera hori zergatik eta hartu behar duten ikusaraztea.

      Bukatzeko, haurrekin gai hau lantzeko edozein ariketak ez duela balio uste dut, hau da, irakasle bezala ariketa osatu bat sortu beharko dudala iruditzen zait, non ikasleen hausnarketa lortuko dudan. Eta hausnarketa hau haiek pribatutasunaren garrantzia zergatik eta zertarako den ikustean oinarrituko litzakeela. Nire ustez, ariketa egokiak hurrengo urratsak jarraituko lituzke: sarrera teoriko bat non ikasleen aurrezagutzak edo gaia ingurunearekin harremanetan jartzeko aukera edukiko duten; zati praktikoago bat nun adibideak jarriko zaizkien eta haien iritzia eskatuko zaien (bideoak, ariketak taldeka, etab); eta azkenik, guztion artean ideia orokor batzuk aterako diren.

      Besterik gabe: Eguneratuzan/k

Zein da nire posizionamendua sare pribatutasunaren inguruan?/ Saio teorikoa

      Aurreko artikuluan emandako datu guztiak kontuan edukita, gai honen inguruan nire posizionamendua zein den helaraziko dizuet artikulu honetan. Esan behar dudan lehenengo gauza, sarean daukadan nire pribatutasunaren inguruan betidanik hausnarketa sakonak egin ditudala, eta askotan saiatu naizela hori mantentzen; nahiz eta gutxitan lortu dudan anonimatoa mantentzea. Agian hori nire izaeragatik izan daiteke, baina nabaritzen dut inguruko pertsona gehienek haien sare pribatutasunari ia ez dietela garrantzirik ematen, zelatatzaile horiek existituko ez balira bezala. 

      Baina nire ikuspuntuan zentratuz, esan behar dut kezkagarria den gaia dela iruditzen zaidala, bai eta aurre egin behar zaion errealitate bat ere. Horregatik, esan bezala sarean ezizenak edo izan faltsuak erabiltzen saiatu naiz, nahiz eta egiazko daturen bat sartzera behartzen zaituzten (sare sozialetako profilak sortzerako garaian adibidez); horregatik, aurre egitea hain erraza ez dela ikusten dut. Zailtasun hori da gehien kezkatzen nauena, hor ikusten baitdut benetan norbaitek edo zerbaitek jarraitzen nauela eta zerbaitetarako. Bertatik habiatuta, hurrengo galderak sortzen zaizkit: egiazko datuak lortzeko hainbesteko beharra dute? Zergatik? eta garrantzitsuena zertarako? Nire datuak edozein gauza egiteko erabil ditzakete? Edo noizbait nire aurka jarriko dituzte nire inguruan dituzten datu guztiak?


      Ondorioz, esan dezaket, sarean pribatutasunaren gaiarekin erne ibiltzen den erabiltzaile horietakoa naizela, eta zelatatzaile horiek modu ezberdinetan saihesten dituen horietakoa.

      Besterik gabe: Eguneratuzan/k
     

Non daude pribatasunaren mugak IKTen munduaren barnean?/ Saio teorikoa

      Azkeneko IKTko saioan, arlo honen barruan oso garrantzitsua den baina, aldi berean oso gutxi lantzen den gai baten inguruan hitz egiten ibili ginen. Eta irakasleak egin zuen sarreran esaten zuen bezala, pertsona gehienak beti egoten dira bigilatuak, beraz horiek zelatatzen dituzten zelatatzaileak (behatzaileak) ere egongo dira. Testuingurua modu hobean ulertu ahal izateko, gaian aditu batek eginiko analogia luzatu zigun: honetan egoera hau kartzelaren funtzionamenduarekin alderatzen zuen, non batzuk behatzaileak edo zelatatzaileak ziren eta beste batzuk zelatatuak edo behatuak. 

      Sarrera egin ondoren, hurrengo bideoa ikusi genuen, non Marta Peiranok kontzeptu edo agian hobe esango nuke errealitate esanez, honen inguruan berri ematen digun: 


      Bideo honetan Malte Spitz-en jarraipena aztertzen da zehazki, honela, adituak kontzeptuaz hitz egiteaz gain, zalatatzaile hauen aurkako eta anonimotasunaren aldeko mugimendu bat bultzatzen du. 

      Nahiz eta sarrera eta bideoaren ondoren oraindik ideia orokorra geneukan eskuartean, gutxi gorabehera bagenekian nondik joango zen saioa, eta besterik gabe zelatatzaile batzuen bila jarri ginen, eta gure taldean hurrengoak atera genituen: facebook-a, egela, google-a, bloggerra, whatsapp-a, bankuak eta twitterra. 

      Ondoren, amankomunean jarri genituen eta hiru parametro garrantzitsuz (zein den zelatatzailea, nola  zelatatzen duen eta honi erresistentzia egiteko modua) osaturiko taula bat sortu genuen:
  1. Egela/ Ikasleok egiten dugun nabigazioa erabat kontrolaturik dago/ Pertsonen artean irakurgaiak trukatzea edo beti irekita edukitzea
  2. Mugikorreko GPS-a/ Erabiltzailearen posizionamenduaren kontrolarengatik/ Lokalizazioaren aukera kentzea
  3. Google/ Datu-pertsonal guztien kontrola/ Datu horiek asmatzea (identitate faltsu bat sortzea)
  4. Banketxeak/ Datu ezberdinen kontrola (datu pertsonalak eta oline egiten diren erosketen diru mugimenduen kontrola besteak beste)/ Ahalik eta mugimendu gutxien egin sarearen bitartez
  5. Facebook/ Datu pertsonalak (argazkiak bertan barnebilduz) eta konexioaren kontrola/ Argazkietan etiketak ez jartzea eta datuak asmatzea
  6. WhatsApp/ Azken konexioaren kontrolaren bitartez/Tik-en aukera kentzea, ordua kentzea, eta profileko informazioa batzuek bakarrik jartzeko aukera edukitzea
  7. Zerbitzuetako kamerak/ Gure mugimenduak grabatzen dituzte/ ...
  8. Webcam-ak/ Horietara sartzeko aukera dago/ Pegatina edo paper baten bitartez estaliz
  9. Konpainia telefonikoak/ Lokalizazioaren eta erabileraren berri dutelako/ "Modo avión" jarri
      Azkenik, beste bideo bat ikusi genuen "Las redes y los datos: una prespectiva crítica" izenekoa. Non hurrengo ideia nagusiak interneten edo sarean kontu pertsonalak sortzerakoan egin beharko genukeen hausnarketaren inguruan hitz egiten digun: Ni al naiz benetan baliabide honen jabea, eta ni ez banaiz, nor da?; Zer egiten da nik kontua sortzeko ematen dudan informazio guzti hori?;  Eta besteak beste, zertarako behar dituzte hainbeste datu?  Horretaz gain, pribatutasuna mantentzearen garrantziaz hitz eta hori lortzeko zailtasunaz hitz egiten digu adituak. Hori azaltzeko, batez ere sare sozialetan oinarritzen da, eta horietan kontu bat sortu baina lehen aurreko datu horietan oinarritutako hausnarketa bat egin behar dela azaltzen digu. Azkenik, hezitzaile bezala, haurrei gai hau proposatu behar zaiela esaten du, haiek hausnarketa horrekin lehen kontaktua eduki dezaten ahalik eta azkarren.

      Besterik gabe: Eguneratuzan/k

2015(e)ko urriaren 11(a), igandea

"La web 2.0 en escena" irakurgaiaren laburpena

      Izenburuak esaten duen bezala, artikulu honetan, "La web 2.0 en escena" irakurgaiaren laburpena egingo dut. Zehatzagoa izateko, esan behar dut, testua zatitan banatu genuela eta talde bakoitzak horietako bat landu behar zuela; ondoren klasean irakurritakoaren ideia garrantzitsuenak amankomunean jartzeko. Eta horretan oinarrituko da artikulu hau.

      Sarreran, web 2.0 orriaren sorrera eta honek ekarri zuen berrikuntzak aipatu genituen. Bigarren ideia hori garatzea garrantzitsua iruditu zitzaigun, plataforma honek gauza berri ugari ekarri zituelako,: erabiltzaileen artean interakzionatzeko (lan egin, komunikatu, etab.) aukera edukitzea, eta erabiltzaile bakoitzak gauzak sortzeko aukera edukitzea besteak beste. Atal honetan sortu ziren ideia guztiak bilduz, esan daiteke, web 2.0-ak 1.0-ak duena bildu eta hainbat gauza gehitu zizkiola eta erabiltzaileentzako zerbitzu bilakatu zela; software libre bezala, hau da, dohanik eta guztiontzat eskuragarri.

      Lehen esan bezala 2.0 historiaz hitz egin genuen baina, jarraia garrantzi handiagoa eman genion WEBaren ezaugarriak aipagarrienak zeintzuk ziren zehazteari:
  • Ez del unidirekzionala
  • Zerbitzu ezberdinak eskaintzen ditu
  • Erabiltzailea da protagonista
  • Erabiltzaile ezberdinek elkarrekin lan egiteko aukera (elkarlana)

      Horren ondoren, ezaugarri horiek dituzten hainbat osagarri ipatu genituen:
  • RSS zerbitzuak: Hauek, informazioa gure ordez bilatzen dute, hau da, RSS zerbitzuak guk nahi dugun informazioa bilatzen du guri lanak errazteko (Adib.: egunkariaren kultura arloa aurkitu nahi badugu). 
  • Web 2.0-aren bitartez, erabiltzaileak sortzaile bihurtzen gara
  • Sarean parte hartzeko bide ezberdinak daude: alde batetik, zeharka (zerbait gustatzen zaizunean eta gustuko duzula adierazten duzunean). Bestetik, modu kontzientean. Eta azkenik, modu oso kontzientean, non helburua beste pertsonen onurarako kolaborazioa egitea den
  • Web2.0, 1.0-tik bereizten da, ezaugarri guzti horiek dinamikotasuna ematen diolako (1.0-a estetikoagoa da)

      Ezaugarrien gaia alde batera utzi genuen eta  Web 2.0-aren funtzionamenduaren gaiari heldu genion. Eta funtzionamendurako ezinbestekoak diren hainbat elementu aipatu genituen: bilaketak, estekak, egiletasuna (erlatibotasun baten barnean, denon esku dagoela), etiketa (hitz klabeak erabiliz sortzen den sistema antolatzailea), luzapenak (guk sorturiko "playlist-ak", eta abisuak besteak beste. 

      Iada Web 2.0-aren alderdi garrantzitsuenak geneuzkan, eta testuaren laguntzaz, elkarrizketa Web 3.0-aren aldera bideratu genuen. Eta oraindik proiektu den honen helburua, erabiltzaileak lortu nahi duena modu erosoago batean betetzeko, gizakiaren ezaugarri gehiago edukitzea dela aipatu zen (2.0-aren arazo garrantzitsuenetariko bati irtenbidea emanez: informazio bilaketa ugari horiek testuinguruan ezin jartzea). Honekin ondoriozta daiteke, azken jomuga, bilaketa askoz efektiboagoak lortzea dela; eta horretarako filtrazioa garrantzia emanez. Honen adibide garbia, Google+ dugula esatea garrantzitsua dela uste dut, irakasleak hori esan zuenean arriturik geratu nintzelako. 


      Bukatzeko, Web 2.0 plataformari orokorrean egiten zaion kritikaz hitz egin genuen. Alde batetik, erabiltzaile guztiek sortzeko aukera edukitzeak edukiaren kalitatea jaitsiko lukeela esaten delako. Eta bestetik, guztien parte hartze horrek sortzen duen gehiegizko informazio pilaketara bultzatzen gaituela; horien artean zein diskriminatzeko erraztasunak murriztu egiten direlako. 

      Artikulu honi bukaera emateko, Web 2.0-ai "seguna burbuja" esaten zaiola aipatu nahiko nuke, modan dagoelako baina ez delako hain baliagarria.

      Besterik gabe: Eguneratuzan/k

Non ematen da pentsamendu aldaketa hau eta zergatik?

      Hemen luzatzen dizuet eguneroko arazoetako baten inguruan hausnarketa sorrarazten duen argazki bikain bat.



      Besterik gabe: Eguneratuzan/k

Eta Big Bang Data lanari buruz zer?

      Gaurkoan Big Bang Data izeneko lana burutuko dut, bertan nire egunerokoan  IKTak erabili gabe egiten ditudan jarduerak bildu behar ditut hamar argazkitan. Honek esan nahi duena da, , nire hobbyak eta ohiturak agerian utziko ditudala, beraz erne ibili.

      Lehen argazkia iada aukeratuta daukat, eskubaloia., kirolen artean gustukoenetariko dut eta horregatik askotan gerturatzen naiz Egiako polikiroldegira jolasten diren partiduak ikustera:

Mostrando la foto.JPG


      Bigarrenean, ia egunero egiten dudan jarduera baten berri ematen dizuet.  Nahiz eta duela gutxiko zaletasuna den, igeri egitea oso gustuko dut, eta horregatik beti saiatzen naiz tarte bat bilatzen kirol hau egiteko.



Mostrando la foto.JPG

      Beste zaletasunetako bat, noizean behin, lagunekin mendira txango bat antolatzea da, eta horregatik aukeratu dut argazki hau.

Mostrando image.jpeg

       Marrazten oso trebea ez naizen arren, oso momentu onak pasatzen ditut marrazten eta Arte ikasgaian eskatzen dizkiguten lan askok IKT-ekin harreman zuzenik ez dutenez, argazki hau aukeratu dut. 

Mostrando image.jpeg

      Niretzako bazkalosteko kafea eguneko momentu kuttunenetarikoa da. Gai ezberdinen inguruan pentsatzeko, lasai egoteko, hitz batean arnasteko hartzen dudan unea da. 

Mostrando la foto.JPG

      Zorte ona badaukat, kafea hartu ondoren, siesta botatzeko aukera izaten dut. Nahiz eta hori gutxitan gertatzen den, betidanik gustatu izan zait kuluxka bat botatzea eguerdian. 

Mostrando image.jpeg

      Gauza ezberdinen inguruan asko pentsatzen duen pertsona naiz, ondo ezagutzen nautenek, arazoei garrantzi handiegia ematen dietela esaten didate; eta orokorrean gutxiago pentsatu beharko nukeela esaten dute. Azkenaldian, egia dela nabaritu dut, eta horregatik momentu horietan hiru hondartzetatik paseatzera joaten naiz askotan, horregatik aukeratu dut hurrengo argazkia:

Mostrando image.jpeg

      Duela gutxiko gauza den arren, boluntariotza lanak egitea gustuko dut, eta horregatik aukeratzen dut argazki hau. Saloura joan ginen Aspaceko lagunekin haien oporrak erraztera eta bizipen bikaina izan zen.

Mostrando image.jpeg


      Oheratu baino lehen, irakurtzea gustuko dut, orokorrean, loak hartzen nauen bitartean irakurtzeko liburu bat edukitzen dut mesanotxean. 

  Mostrando la foto.JPG


      Azkeneko argazkian, nire zaletasunetako bat luzatu nahiko nizueke, eta bai hala da, asko gustatzen zait sukaldatzea. Zaletasun honi eskaintzen dizkiodan momentuak oso garrantzitsuak dira niretzat, sukaldean nagoenean lasai eta kezkarik gabe egoten naizelako; hau da, sukaldaritzaz gozatuz.

Mostrando la foto.JPG
      

      Besterik gabe: Eguneratuzan/k
      
    

2015(e)ko urriaren 6(a), asteartea

Scribd erabiltzen dudan bitartean, Mikel Laboaren abesti bat partekatu nahi dut zuekin

      Hemen luzatzen dizkizuet scribd-en bitartez Mikel Laboaren "Zure Begiek" abestiaren letra, eta baita abestia ere. Artikulu honen helburua, tresna berri hau erabiltzen ikastea izateaz gain, zuei honen berri ematea da. Baina abagune hau ezin nuen galdu, nire musikagile gustukoenetariko baten abestia partekatzeko momendu ederra iruditzen baitzait. 




      
      Ikus dezakezuenez, oso tresna baliagarria izan daiteke Scribd, hurrengo gaitasunak ematen dizkigulako: dokumentuak bilatzeko aukera; gure dokumentuak igo eta bertan biltegiratzeko ahalmena; eta horiek partekatzeko aukera. Horrez gain, tresna honek, GoogleDrive-a bezalako tresnek ez bezala, bertan dauden dokumentuak beste plataforma batzuetan txertatzeko aukera ematen dizu. Interesgarriena agian, doakoa den tresna baten aurrean gaudela da.

      Interesgarria iruditu bazaizue, Arrate Carrok Scribd-a erabili du Mikel Laboaren beste abesti bat (Martxa baten lehen notak)  zuei luzatzeko, eta Maider Bazek aldiz, Christina Eguileraren bat. 

      Besterik gabe: Eguneratuzan/k

2015(e)ko urriaren 4(a), igandea

Nire herriko tokirik politena

      Betidanik esan izan da Donostia leku polit ugari ezberdinek osatzen dutela, baina nik uste dut leku guztiek elkarrekin sortzen dutela hiri honen xarma hori. Baina nik ateratako argazki bat aukeratu behar nuenez, hurrengoa hautatu dut:

Mostrando IMG_0489.JPG
(Miramarreko jauregitik ateratako argazkia da, bertan kontxako hondartza, Santa Clara irla, eta besteak beste Urgull mendia ikus ditzazkezue)

      Besterik gabe: Eguneratuzan/k

Adunako Herri Eskolako hitzaldiko laburpen eskematikoa

      Hemen atxikitzen dut aurreko artikuluaren laburpen eskematikoa, espero dut baliagarria izatea:


      Besterik gabe: Eguneratuzan/K

Adunako Herri Eskolako lagunak etorri zaizkigu haien lanaz hitz egitera

        Aurreko hilabetearen azken asteartean (29. egunean), Aduna Herri Eskolako IKT arduraduna, Iñaki Pagola, etorri zitzaigun haiek egunez egun burutzen duten lanaz hitz egitera. Esan behar da, haiek duten sistema orokorraz hitz egin genuela baina gehien bat IKTen arloan murgildu ginela. 

     Hasieran, Aduna herriaz hitz egin genuen, eta Gipuzkoako Tolosaldean (Donostiatik 15 km-ra) kokaturik dagoen 400 biztanleko herri txikia dela esan zigun. Geroago, eskolaren gaian murgildu ginen, eta hurrengo datuak luzatu zizkigun: 68 ikasle daudela; 9 irakasle daudela; eta garrantzitsuena, proiektuen bidez lan egiten dutela, horrek dakarrenarekin, hau da, testu liburuak ez dituztela erabiltzen eta adin ezberdineko haurrek elkarrekin egiten dutela lan.



     Geroago, eskolaren heldutasun ereduaz ere hitz egin genuen, hau da, zentroaren digitalizazio maila nolakoa den. Eta nire harridurarako hiru mailetatik (hasierakoa, ertaina eta aurreratua) altuenean zeudela esan zigun Iñaki Pagolak. Horretara iristeko, lan handia egin dela aipatu zuen irakasleak, Aduna herria eta eskola txikiak izateak bai gauza onak eta bai gauza txarrak dakartzalako. 

     Iada IKTen arloan murgilduak, haiek dohainik eskura daitezkeen softwareak erailtzen zituztela adierazi zigun irakasleak, eta google-appei erabilera handia ematen zietela esan zuen, ondoren haientzako erabilgarrienak zirenak azalduz: 

-Agenda/ kuaderno digitala: Egunero egiten dena bertan apuntatzeko erabiltzen dute, hau da, lantzen ari diren gaia, landutako konpetentziak zeintzuk diren, eskainitako denbora zenbatekoa den, taldeka edo banaka egiten den, erabilitako baliabideak zeintzuk diren, zein hizkuntzatan erabiltzen den, eta zein helbururekin egiten den besteak beste. Azpimarragarria da, app honek, agenda hau betetzen zoazen heinean grafikoak sortzen dituela zuk emandako parametroekin, horrela desorekarik ez emateko. Azkenik, proiektuak burutzen dijoazen bitartean, ikasleen ebaluazio jarraia irakasleek bertan biltzen dutela esatea garrantzitsua iruditzen zait (modu erosoa izateaz gain, oso baliagarria da irakasle guztien esku dagoelako).

-Google Classroom: 6 eta 5. mailako ikasleek erabiltzen dute plataforma hau gehien bat, eta bertan irakasleek haurrei ariketak jartzen dizkiete eta baita bertatik zuzentzen dizkiete. Esan behar dut, zuzentzeko zuen metodologia benetan aberasgarria iruditu zitzaidala, akatsa beste kolore batez azaltzeaz gain, irakasleak bazuelako iruzkinak uzteko aukera zuelako, eta nere ustez haurrak horren bitartez hausnarketak egin ditzake akats horien arauak modu sakonago batean ikasteko.

-Google Calendar: Irakasleen lana errazteko edo hobetzeko erabili ohi dute (bilera datak, ekitaldi berezien egunak, irteeren egunak, eta irakasle bakoitzak egiten dituen gauzak), honek, momentu oro zer egin behar duten jakiteko aukera ematen die; hau da, denen artean komunikatzeko tresna bat dela esan daiteke.

      Google App-ak alde batera utziz, eskolak web orrialde eta blog propioak zituela esan zigun Iñaki Pagolak. Alde batetik, lehena estatikoagoa dela eta gehien bat gurasoek eskolan ateratzen diren argazkiak ikusteko erabiltzen dutela. Bestetik, bloga aldakorragoa dela esan zigun irakasleak, haurren proiektuak eta lanak ia egunero bertan zintzilikatzen direlako.

      Korreo elektroniko luzapen propioa dutela ere helarazi zigun irakasleak, eta ikasle baikoitzak berea zuela aipatu zuen, nahiz eta haren kudeaketa irakasleek zaintzen zuten ("@aduna.eskolatxikia.org").

      Bestalde, Alkizako eta Berrobiako eskolekin elkarlanean aritzen zirela esan zigun Aduna Eskoako IKT arduradunak, eta hori ahalbidetzeko, paraleloki egiten zuten lan; bileren ondoren eta partekatzen duten plataformaren bitartez zehaztutako proiektu berak burutuz.



      Azkenik, irakaslearen pintzelkada ezberdinak baliatuz, eskola honen ezaugarri garrantzitsuenak biltzen dituen zerrenda hau sortu nahiko nuke artikuluari bukaera emateko:
-Proiektuen bitartez egiten da lan (testu libururik gabe, eta adin ezberdinetako haurren elkarlanarekin).
-Haurren interesen arabera irakasten saiatzen dira.
-Kaleko berrikuntzak, ikasgelan sartzen saiatzen dira.
-Modu sakonago batean haurrek ikas dezaten, praktikotasunean oinarritzen dira (baita ere ondo pasatzen modu hobeagoan ikasten dela uste dute).
-IKTen arloagatik apustu egiten dute praktikotasuna, elkarlana edo komunikazioa eta gardentasuna bilatzeko asmoz.

       Besterik gabe: Eguneratuzan/k      

2015(e)ko irailaren 27(a), igandea

Amara Berriko hitzaldiaren laburpen eskematikoa

      Hemen luzatzen dizuet Amara Berriko eskolaren oinarrien azalpena modu eskematikoan, aurreko artikuluan aipatutako hitzaldian oinarrituriko kontzeptu mapa dela esatea garrantzitsua iruditzen zait.



Gehitu epigrafea

   
      Besterik gabe: Eguneratuzan/k

Amara Berriko sistemari buruzko hitzaldia-IKT hedabideak

      Aurreko asteartean (Irailaren 22), Amara Berri eskolatik gerturatu zitzaizkigun haien sistemen berri ematera, eta horri buruz hitz egingo zituet artikulu honetan. Esan behar da, nahiz eta sistema orokorrean zein den azaldu,  hitzaldia gehien bat haiek daukaten IKT-en sisteman zentratu egin zela. Bestalde, hitzaldia emateko arduraduna Amando izan zela argitzea, beharrezkoa dela uste dut. 

      Esan bezala, hasieran Armandok, eskolaren sistema orokorraz hitz egin zigun, eta hark esandakoaren arabera, esan dezaket, haurrek ikasgelan txokoetan (kontextuetan) antolaturik egiten dutela lan. Azalpen hau osatzeko, argitu behar dut haurrak taldetan antolatzen direla eta dagokien txokora joaten direla egun horretako egitekoa burutzera. 

      Talde hauek duten berezitasun azpimarragarriena, hurrengoa da: adin ezberdinetako umeek osaturiko taldeak direla (ziklo ezberdinetako haurrak elkarlanean aritzen direla). Adin nahasketa hau oso baliagarria da, adin handiagoa duen haur batek, gazteagoa den bati laguntzeko aukera edukiko duelako; eta horrela haien arteko elkarlanean ikasiko dutelako. 

      Egiten dituzten lanei dagokionez, esan beharra dago, guztiek helburua oso ongi zehazturik dutela, horrela haurraren ikasketa eramangarriagoa izan dadin. Baita ere, azpimarragarria da, ez dutela testu libururik erabiltzen lan egiteko, nahiz eta irakasleek ikasgai bakoitzean egin beharrekoa haurrei helarazteko aurkezpen "teorikoago" bat ematen duten.

      Amara Berriko lan egiteko modua aztertu ondoren, Amandok hedabideen berri eman zigun (telebista, prentsa irratia eta txikiweb-a). Eta esandako ideia garrantzitsuak hurrengoak dira: hedabideak haurrek hien kabuz antolatzen dituztela; hedabideen helburu nagusiak, eguneroko lanei zentzutasuna ematea (irteera bat ematea), eta IKT-en munduan sakontzea direla; hedabideak egunero daudela irekiak; eskola guztiarentzako zerbitzuak direla; eta azkenik, ikasle guztiek hartze dutela parte bertan (bikoteka eta zikloka antolatuz), eta bi hilabetean behin hedabidez aldatuz. 

      Geroago Amandok, hedabide ezberdinak modu sakonagoan aztertu zituen: 
-Egunkaria (3.zikloko ikasleak dira arduradunak): Egunero inprimatzen da ikasle bakoitzarentzako ale bat, hark egun amaieran etxera eraman dezan. Lehen esan bezala, haien txanda bada, ikasle guztiek idatz dezakete egunkarian, eta horregatik bertan biltzen den eduki mota oso zabala da: txisteak, asmakizunak, argazkiak, entrebistak, etab.

-Irratia (2.zikloko ikasleak dira arduradunak): Amara Berriko irratia auzo mailan emititzen da, hau da, Amara auzoan entzungarri egoten da. Horrez gain, Web orrian ere entzun daiteke ere.

-Telebista (3.zikloko ikasleak dira arduradunak): Amara Berriko ikasgela guztietan ikusten da, horrela guztien esku dago parte hartzea edo ikusteko aukera edukitzea. Irratiaren kasuan bezala, Web orrian ere ikusteko aukera badago. 

-Txikiweba (3. zikloko ikasleak dira arduradunak): Astean bitan eguneratzen da txikiweb-a eta mota askotako edukiak daude: plastikako lanen argazkiak, telebistan grabatutako programak, irrati lanak, eta eskolako ekintzen argazkiak besteak beste.

      Azkenik, metodologia honen bitartez lortzen denaz hitz egin genuen, eta konturatu ginen sistema honek haurrei haien kabuz lan egiten ikasteaz gain, elkarlanean aritzen ere irakasten diela.

      Aritukulu honi bukaera emateko, Amara Berri eskolaren webguneko helbidea uzatu nahiko nizueke:
http://amaraberri.org/ab/index zuek eskola honek duen metodologiaren inguruan gehiago jakin nahi izanez gero, erreztasuna eduki dezazuen.

      Besterik gabe: Eguneratuzan/k

      


2015(e)ko irailaren 26(a), larunbata

Nik badakit zaharkitzapen programatua zer den, eta zuk?


       Gaur egun, gizartea osatzen dugun guztiok jasaten ditugu errealitate bilakatu den zaharkitze programatuaren efektuak; baina hori horrela izan arren, oso jende gutxik daki zer den hau. Horregatik gustatuko litzaidake, blogean honen berri ematea. 

      Zaharkitzapen programatuaz ari garenean, produktu bati bizitza erabilgarri mugatu bat jartzeaz ari gara, hau da, ekoizleak berak bere produktua diseinatzerakoan, erabilgarritasun adina jartzen dionean. Honen eraginez, erabiltzaileak behar baino lehenago baztertu beharko du gailua berri edo hobe esanda, erabilgarria den bat erosteko. Askok pentsatuko dute, produktua erosi ordez, erabiltzaile horrek baduela konpontzeko aukera, baina ez da horrela, ekoizleak tresna "zahar" horrek behar dituen ordeko osagaiak saltzen ez dituelako (soilik modelo berrien ekoizpenean jarduten dutela esanez). Politika honen helburua, kontsumoa areagotzea da. Izan ere, zaharkitzapen progamatuak produktu berriak behar baino lehenago erostera behartzen du kontsumitzailea. 

      Bi zaharkitzapen mota aurki ditzazkegu: alde batetik funtzio-zaharkitzapena, produktu bat diseinatzen denean eta haren erabilpen-iraupena zehazten denean (gehienetan tresnaren osagai batzuk egoten dira programaturik, eta horiek tresnaren erabilgarritasuna zapuzten dute ekoizleak ezarritako epean). Zaharkitze honen adibide garbiak dira, hozkailuak, bonbilar, inprimagailuak eta garbigailuak. Eta bestetik, desio zaharkitzapena edo zaharkitze psikologikoa dago, eta produktu baten diseinu- aldaketan oinarritzen da. Kasu honetan, fabrikatzaileak diseinu berriak sortzen ditu eta publizitatearen bitartez, aurreko zaharkiturik dagoenaren ustea zabaltzen du erabiltzaileen munduan, diseinu berriko produktuen beharra senti dezaten. Bigarren zaharkitze honen adibide garbiak dira hurrengoak: mugikorrak, ordenagailuak eta arropak.

      Azkenik, zaharkitzapen programatuaren ondorio garrantzitsuenak luzatu nahi dizkizuet. Lehena eta garrantzitsuena kontsuminsmoa da, politika honek erabiltzaileen etengabeko produktu erosketa bultzatzen duelako (dituztenak ezin dituztelako erabili). Eta bigarrena kutsadura zein hondakina dira, produktu berriak ekoizterakoan kutsadura sortzen delako, eta erabilgarriak ez direnak askotan ezin direlako birziklatu.

      Nire helburua bete dut, nire zaharkitzapen programatuaren inguruko oinarrizko ezagutzak zuei helarazten, orain bakoitzaren esku dago ezagutza hori sakontzea edo ez. Espero dut benetan kazkagarria den gai honi gutxinaka denok aurre egitea. Bide horretan zuei laguntzeko, bideo interesgarri bat luzatzen dizuet: 

      Besterik gabe: Eguneratuzan/k


Zer diote adituek konpetentzia digitalari buruz?

      Konpetentzia digitalari buruz hausnarketa pertsonala egin ondoren,  bi adituren iritzia edo ikuspuntua zein den ikusteko aukera eduki dugu ikasgelan. Eta hurrengo lerroetan, haiek aipatutakoaren berri emango dizuet.

      Lehen aditua Manuel Area dugu, eta beraren ustez, konpetentzia digitala hurrengo parametro nagusiez osaturik dago: informazioa bilatzen jakitea eta hori erabiltzeko gaitasuna edukitzea; hizkuntza ezberdinekin jarduteko trebetasuna izatea; gaitasun kognitiboak aktibatzeko eta garatzeko gaitasuna edukitzea (informazio manipulatzean, ezagutza izatera pasatzeko ahalmena adibidez); eta azkenik, erabilpenean edukitzen den jarrera, demokratikoa izatea.  

      Jordi Adellek berriz, bost konpetengia digital bereizten ditu: lehena, gaitaun inforfazionala da, non erabiltzailea informazioa biltzeko,  lan egiteko, lantzeko, erabiltzeko eta argitaratzeko gai den. Bigarrenari maneiu izena ematen dio, hau da, IKT gailuak (mugikorrak, ordenagailuak, argazki-kamerak, etab.) erabiltzeko kapazitatea. Bestalde, alfabetizazio anitza aipatzen du Jodi Adellek, hain zuzen ere, bere ustez audiobisuala den gizarte honek, gizartea osatzen duten partaideak formatzeko balio beharko luke (komiken bitartez adibidez). Laugarren parametroan gaitasun kognitiboak biltzen ditu adituak, lehen aipaturiko informazioa biltzeko gaitasuna aipatzen baitu; beraz, arlo honetan kopetente izateko, manipulatutako informazioa barneratzeko eta ezagutza bihurtzeko gaitasuna eduki behar dugu. Bukatzeko, hiritartasun digitala aurkezten du, non erabiltzaileak, prest egon behar duen nahasketa mundu batean bizitzeko; hain zuzen ere errealitatea eta online mundua nahastea oso erraza delako.

      Hausnarketan egin ditudan akatsak ikusteko, nirea eta bi adituenak alderatzea, ariketa hobe ezina dela uste dut, horregatik, nahiz eta alderaketen aurkakoa naizen, horri ekingo diot hurrengo lerroetan. Orokorrean bide ona neraman, hau da, gaia ez dut inondik ere gaizki ikertu; baina zehatasun falta nabaria da, gaia oso ikuspuntu zabaletik behatu dudalako.

      Azkenik, bi adituek konpetentzia digitalaren inguruan sorturiko bideoen estekak luzatu nahiko nizkizueke:
   -Manuel Area: https://youtu.be/V_HOIsP-Ix8
   -Jordi Adell: https://youtu.be/eAL5ZkhnBkE

      Besterik gabe: Eguneratuzan/k    

2015(e)ko irailaren 22(a), asteartea

Zer da niretzako konpetentzia digitala?

       Bloga azkeneko aldiz berritu nuenean, pista bat utzi nizuen azken lerroetan, gaurkoan IKT-en erabilpenaz hitz egingo dut eta, edo hiztegi teknikoago bat erabiliz konpetentzia digitala jorratuko dudala esango nuke. Beraz, hurrengo lerroetan nire ustez arlo hau osatzen duten bi parametro naguisiak zeintzuk diren adieraziko dizuet.

      Alde batetik, edozein gaitan lor daitekeen ezagutza teknikoa dagoela uste dut, hau da, gai bat gutxinaka lantzen lortzen den jakintzaz edo erabiltzeko gaitasunaz ari naiz. IKT-en kasuan teknologia berriekin trebetasun edukitzea izango litzake, horiekin jarduteko eta gauzak egiteko gaitasuna edukitzea (mugikorrak, argazki-kamerak, ordenagailuak, etab. erabiltzeko gai izatea eta haie etekina ateratzea).

      Bestetik, trebetasun kognitiboagoak aktibatzeko gaitasuna dagoela uste dut, non alderdi teknikoak alde batera uzten diren, eta hausnarketa sakon baten ondoren lor daitezkeen gaitasunak aktibatzen hasten diren. Gaitasun hauek, teknologia hauei ematen zaien erabilpenean oinarritzen dira, eta alderdi honetan kopetentea den erabiltzaile batek, erabilpen demokratikoa egiten du; modu arduratsu batean, besteengan sor dezakeen eraginean pentsatuz.

      Besterik gabe: Eguneratuzan/k

2015(e)ko irailaren 19(a), larunbata

Teknologia berriengandik gehiegizko eragina jasotzen al dugu?

      Aurreko artikuluan esaten nuen bezela, teknologia berriek aldaketa handia eragin dutela nabaritu dut , eta aldaketa hau orokorra izan dela esan dezaket, gizartea osatzen duten guztiek jasan bait dute honen eragina. Aldatze honen inguruan eztabaida ugari sortu dira, horregatik gaurkoan nire iritzia emango dizuet: hain zuzen ere, teknologia berrien erabilpena bermatzen duen horietako bat nauzue, nahiz eta honi hainbat gauza gehitu behar dizkiodan.

      Gehitu beharreko lehen gauza, IKT-en erabilpen egokian sinisten duenetarikoa naizela da; hau da, teknologien erabilpen arduratsu eta demokratiko baten aldekoa naizela. Esaldi honekin jarraituz, esan behar dut, bereziki teknologia berrien masibitateak edo hauekiko gehiegizko dependentziak arduratzen nauela; puntu horretara iristean oinarrizko ohitura garrantzitsu asko galdu egiten direlako.

      Aurreko paragrafoaren azken lerroetan adierazitako ideia nire bizipenekin alderatzen dudanean, puntu edo muga horretatik oso gertu nagoela edo gaudela konturatzen naiz. Bestalde, esperientzia pertsonalak alde batera uzten baditut eta mugak zabaltzen saiatzen banaiz, egoera uste dudana baino larriagoa dela konturatzen naiz, gizarteak orokorrean aipatzen nituen ohitura horietako asko galdu dituelako, lehen existitzen zen afektibitate edo gertutasun maila ia desagertaraziz.



  
      Bideoaren inguruan esan beharreko lehen gauza, lehenaldiko eta orainaldiko argazkietan azaltzen diren aldaketak loturik daudela da, hau da, ordenean eta loturik. Bost dira jorratu ditudan gai ezberdinak eta hurrengo lerroetan azalduko dizkizuet zergatiak. Lehena da niretzako garrantzitsuena, nire esperientzia pertsonalean edo bizipenetan oinarriturik dagoelako, lehen lagunekin elkartzeko etxeetako txirrinak erabiltzen genituelako eta orain berriz mugikorren edo beste edozein gailu elektronikoren menpe gaudelako. Badakit azkeneko hauek kasu eta zentzu honetan erosotasuna ematen dutela, baina aldi berean haiekiko menpekotasuna hareagotzen doaz. Honen frogapen garbia hurrengoa izango litzake: imagina ezazu ez duzula inolako gailu teknologikorik, zer egingo zenuke? Etxeetako txirrina jotzea erabakiko zenuke edo etxean geratuko zinake? Norbaitek txirrina jotzea erabakiko balu, arraro sentituko litzake, inoiz edo urte askotan zehar ez diolako gailu "zaharkitu" horri erabilpen hori eman, eta horra hor menpekotasunaren edo gehiegizko erosotasunaren frogapena. 

      Bestalde, bigarren eta laugarren argazkietako aldaketak azaltzeko haien arteko elkarketa bat egingo dut, bai familien eremuan eta bai lagunarteko testuinguruan berdina gerta daitekeelako edo iada gertatzen delako; non teknologia berrien gehiegizko erabilpenak (arduratsua ez den jarduteko erak), pertsonen arteko gertutasuna desagertarazten duen, komunikazioa bezelako elementu garrantzitsu bate tokia kenduz. 

      Albi berean, antzeko zerbait gertatzen da jokoekin eta erabiltzen diren entretenigarriekin, behaketa azkar bat eginaz, bi arloetako berrikuntzek ekarri dituzten gailuek banakako jarduerak bultzatzen dituztelako gehien bat, lehen aipatutako gertuagoko edo afektiboagoak diren harreman horiek gutxinaka baztertuz.

      Azkenik, honekin adierazi nahi dudana da, teknologia  berrien erabilerak hegoak emango dizkigula baina kontuz ibili beharko dugula altuegi iristen bagara eguzkiak erreko gaituelako, hau da, IKT-en erabilpen konpetentearekin eta oreka mantentzearekin gauza on ugari lortuko ditugula.

      Besterik gabe: Eguneratuzan/k

2015(e)ko irailaren 14(a), astelehena

IKT-ak Alejandroren eskutik

      Jakina da, gaur egungo gizartearen oinarrietako bat IKT-ek osatzen dutela, inolako arazorik gabe gure eguneroko edozein jardueratan aurki ditzakegulako. Eta horri buruz hitz egingo dizuet gaurkoan, hau da, nik orain arte teknologiarekin izandako harremanari buruz, bai eskolan, bai nire eguneroko bizitzan.

      Nire bizitzan atzera egiten dudan bakoitzean, gutxi gorabehera zazpi urteko bidaia eginda, nire bizitzak aldaketa garrantzitsu bat jasan zuela konturatzen naiz, eta aldaketa handia izan zela nabaritzen dut, aspaldi neuzkan ohitura asko desagertu edo aldatu egin direlako. Nahiz eta badakidan teknologia berrien agerpenak gauza onuragarri orokor ugari ekarri dituela, nire esperientzia pertsonalean zentratzen naizenean, hain onak ez diren beste hainbat alderdi bultzatu dituela konturatzen naiz. 

      Azken paragrafoaren bukaeran bildutako ideiarekin jarraituz, esan behar dut, IKT-ak zabaltzen hasi zirenetik leku handia lortu dutela nire eguneroko bizitzan (eskola bertan barnebilduz), gaur egun huekiko dudan dependentzia edo hauekiko dudan gertutasuna gehiegizkoa bilakatu den arte. Horren adibide garbia da, garai bateko harreman edo pertsonen arteko interakzio fisikoen desagerpena, eta egungo erlazio birtualen agerpena.

      Lehen esan bezala, aldaketa guztiek alde negatiboez gain positiboa ere badute, eta IKT-en agerpenak gauza ugari egiteko gaitasuna eman didate, batez ere eskolan ikasitakoagatik: pertsona askorekin modu eroso batean kontaktuan jartzeko aukera; informazio edo datu bilketa zein trukatze azkar eta aberats bat egiteko aukera; programa ezberdinak erabiliz presentazio dinamikoak sortzeko aukera; irudiak edo musika biltzeko aukera; etab.

       Beraz, azkeneko bi paragrafoetako ideiak batuz, esan behar dut irakasle naizenerako, IKT-en aspektu teknikoek ez didatela beldurrik ematen, baina teknologia berri horietatik zein nigandik ikasleek jasoko duten mezuak aldiz bai; nire ustez egungo irakasleen erronka zailena ez delako erabilpen trebetasun maila altua lortzea (gazte gehienak arlo honetan trebeak direlako), egiten den erabilpen horren egokitasuna edo neurritasuna helaraztea baizik, teknologietan oinarritutako garapen prozesu hobea zein IKT formakuntza orekatua horrela lortzen delako.

Eguneratuzan/k-ek zer eskainiko dizu?

      Badakizuenez, Donostiako Irakasle Eskolan ikasten dut L.H-ko gradua, eta IKT ikasgaian blogg hau irekitzeko ideia bikaina proposatu digute aurten, beraz, ikasgaiarekin eta orokorrean hekuntzarekin zerikusia duten gauzak ekarriko dizkizuet hona. Honek ez du esan nahi noizean behin ardatz horiek baztertuko ez ditugunik, askotan gauza berritzaileak ekartzeko asmoa dudalako. Besterik gabe, laster arte!

2015(e)ko irailaren 8(a), asteartea

Eguneratuzan/k-ek bere bidea hasten du!

Kaixo guztioi!
     Ziur nago gaurko eguna, Irailaren 8a, bai niretzat eta bai zuentzat gogoratzekoa izango dela, blogg honen sorrerarekin batera gure bideak elkartu egiten direlako. 
     Alde batetik eta "txoko" honen aurkezpena egite aldera, esan behar dut modu aktibo batean arlo askotako berriak (bitxikeriak, egunoeroko berriak, kirol albisteak, ...) ekarriko dituen blogga izango dela.           
     Bestetik, lehen mezu honetan nire burua aurkeztea beharrezkoa dela uste dut, eta horregatik hitz batean esango dizuet  Alejandro Edurza nauzuela, 18 urte ditudala, Donostiarra naizela eta bertako Magisteritza eskolan ikasten dudala. 
     Azkenik, garbi utzi nahi dut, mezu hau aurkezpen xume bat besterik ez dela eta gogorarazi hemendik gutxira berriz ikusiko dugula elkar blogg-aren edo nire xeetasunak ezagutzeko; eta noski gure "txoko" hau gutxinaka pil-pilean jartzeko.